'Ezer ez eta bertso festa', Aginagan
BERRIAk bertso saio berezia antolatu du azaroaren 24rako, 'Ezer ez eta festa' podcastaren gaietan oinarrituta. Hiru bertsolari ariko dira kantuan: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzen, berriz, Ainhoa Agirreazaldegi izango dugu.
Eliza Zaharra, Aginaga
2024ko azaroaren 24a
Aginagan izango da bertso festa, Eliza Zaharrean, eguerdian. Bertsoak bukatutakoan, mokadu bat izango da, eta musika. Igandeko bermut ordurako plan aparta, beraz.
Hizkuntzaren gaineko askotariko gaien inguruko gogoetak eta jakingarriak zabaltzeko asmoz sortu zen “Ezer ez eta festa” podcasta apirilean. Hitzaz hitzez aritzeko aukera paregabea izan da podcasta, eta, orain, gai horietan oinarrituta bertso saio berezia antolatu du BERRIAk.
Sarrerak BERRIA dendan eskuratu ahal izango dira azaroaren 22 arte edo sarrera guztiak bukatu arte; 8 euroan erosi ahalko da sarrera, eta BERRIAlagunek merkeago izango dute, 6 euroan.