Ezagutu Larunbe gaineko ondarea

Larunbeko gainean dagoen Doneztebe monasterioko aztarnategira bisita gidatua

Ezagutu Larunbe gaineko ondarea

Larunbe, Nafarroa

2024ko ekainaren 22a

10:00

Aranzadi zientzia elkarteak gaur eman du, ekainaren 15ean, beste aurkikuntza baten berri, eta hura ere Nafarroan izan da; hain zuzen ere, Larunbeko gainean dagoen Doneztebe monasterioko aztarnategian.

Arriaundi mendiaren tontorrean egiten ari diren arkeologia-indusketetan aurkitu dute aldarea; hain zuzen ere, emakume batek Larrahe jainko baskoiari eskainitako harrizko aldarea da topatutakoa. Juantxo Agirre Mauleon da indusketa horretako arkeologo zuzendaria eta Aranzadi zientzia elkarteko idazkari nagusia, eta hark emango dizkie BERRIAlagunei aurkikuntza horren inguruko azalpenak.

Ekainaren 22an BERRIAlagunek esklusiban izango dute Larunbeko aztarnategian bisita gidatua egiteko aukera. 10:00etan Larunbeko pilotalekuan hasita, indusketaren nondik norakoak, aurkikuntzari lotutako xehetasunak eta abar bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute Aranzadi zientzia elkartearekin lankidetzan antolatutako bisitan. Hiru ordu iraungo du, eta 60 lagunek parte har dezakete.
Hogei BERRIAlagunek hiru orduko esperientzia batez gozatu ahal izango dute, eta honako egitura hau izango du: ordu erdiko proiekzioa eta azalpenak Larunbe herrian, ordubeteko igoera aztarnategira, bertan azalpenak, eta azkenik jaitsiera. Esperientziarako sarrerak 10 euroren truke erosi ahalko dira BERRIA dendan, eta diru sarrera guztiak Aranzadi zientzia elkarteari bideratuko zaizkio, ikerketei jarraipena eman diezaien.

Kontuan hartu beharrekoak:

• Bisitak 3 ordu eta erdi inguru iraungo du denera.
• Mugitzeko gaitasun mugatua dutenentzat ez da egokia; mendi irteera bat da, aldapa igo behar da, eta ia 500 metroko desnibela du. Izan ere, herria itsas mailatik 455 metroan dago, eta aztarnategia, berriz, 942 metroan.
• Mendiko arropa eta oinetako eroso eta egokiak eramatea gomendatzen da.
• Norberaren esku egongo da ura eta biderako mokadutxoren bat eramatea, baita horiek garraiatzea ere.

Erosi zure sarrera, eta lagundu Aranzadi zientzia elkarteari.