Ezagutu erremontea gertutik
JAI ALAI ACTIVE EXPERIENCE
Galarreta pilotalekua, HERNANI
2025eko martxoaren 22a
Azken urteetako JAI ALAI ACTIVE EXPERIENCEren arrakastaren ondoren, Oriamendi Galarretarekin elkarlanean, BERRIAlagunek erremontea gertutik ezagutu eta espertrientziaz gozatzeko aukera izango dute hirugarrenez. BERRIAk babesten duen erremonte txapelketaren parte da esperientzia hau, eta martxoaren 22an egingo da; hain zuzen, txapelketako finalaurrekoaren egunean.
Pilotaren modalitate hau geutik ezagutzeko, profesionalekin hartu-emanean egoteko eta kirol hau probatzeko aukera izango dute BERRIAlagunek arratsalde batez. Sinetsita baikaude euskaratik bezala gure kulturatik edanez bizi garela; horregatik ari gara euskararen, kirolaren eta kulturaren arteko sareak ehuntzen, pilotakada bakoitzak bere garrantzia duelako.
Ordubete pasatxo iraungo du bisitak, eta erremontista ezagunek gidatutako esperientzia izango da. BERRIAlagunek aukera izango dute zestoak jantzi eta kirol hau probatzeko, baita BERRIA erremonte txapelketako finalaurreko partidez gozatzeko ere.
BERRIAlagunentzako esperientzia hau martxoaren 22an izango da, 15:00etan , Galarretan, HERNANIN. 20 lagunentzako tokia izango da, eta, zure tokia nahi baduzu, egin erreserbak dendan.