'Eklipsea'

Liburuaren aurkezpena Birtxi farozainaren eskutik.

'Eklipsea'

Zorroaga, DONOSTIA

2025eko martxoaren 22a

Zerura begiratzen dugunean, Eguzkia eta Ilargia maiz ikusten ditugu hodeien atzean ezkutatzen. Baina badaude ohikoak ez diren fenomeno batzuk; izan ere, aldian-aldian, egun argiz Eguzkia Ilargiaren atzean pausatzen da, eta hori gertatzean, zerua ilundu eta gau bihurtzean, eguzki eklipsea gertatzen da. Hala ere, ikuskizun berezi gehiago ere eskaintzen dizkigu ortziak, eta horietako bat da: ilargi eklipsea. Gaua denean gertatzen da: Ilargiaren aurrean kokatzen da Eguzkia, eta Ilargia gorriz margotzen da.

Martxoaren 22an, 17:00etan, Birtxi farozainaren eskutik, eklipseen sekretu guztiak deskubrituko dituzu familian, Aranzadiren egoitzan, Donostian. Birtxi Zerua lapurtu dute disko-liburuko pertsonaia berria da, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera zeruari erreparatuko diona. Haren eskutik ikasiko dugu eklipseak nola sortzen diren eta horiek nola begiratu behar diren. Eta amaieran, Ilargiaren eta Eguzkiaren mugimendua ulertu ahal izateko, eskulantxo bat ere egiteko aukera izango dute bertaratutakoek.

Esperientzia hau BERRIAlagun familientzat dago aurreikusia, eta 50 lagunentzako tokia izango da. Esperientzia hau 6-12 urte bitarte dituzten umeentzat gomendatua dago. Lekua erreserbatzeko, 5 euro ordaindu beharko dira, eta, egunean bertan, balio bera duten eklipseak begiratzeko betaurrekoak emango zaizkio sarrera hartu duen orori.