Politeismo Bastarta Ikusi handiago

liburuak

Politeismo Bastarta

Egilea: Jule Goikoetxea

Argitaratzailea: SUSA

Xehetasun gehiago

17€ 14.45€

Informazio gehiago

2024ko maiatza. Jule Goikoetxea Angela Davisekin elkartzeko prestatzen ari da kategoriako hotel bateko bere gelan. Davis Bartzelonara heldu berri da: 80 urte ditu, gorputz sendo garaia, eta emantzipazio borrokaren aldeko determinazio agerikoa. Pentsalari feminista-marxistak lau egun igaroko ditu hiri horretan, Fira Literal ideia eta liburu erradikalen azokan, eta Goikoetxea haren bizkartzain arituko da, etorkizuneko jainkosak zer behar, bera han.

Azokatik kanpo elkarrekin ikusi eta egindakoak —taxi bidaiak, bizitzeko gogoz betetako taberna-zuloak eta jauregiak—, elkarrekin pentsatutakoak —Sarah Ahmeden, Vandana Shivaren eta hoteleko garbitzaileen ahotsak— eta horietatik abiatuta irudimenak sortutakoak —jainkosak, Buladak eta giza holobionteak— biltzen ditu umorez eta bizitasunez blaitutako kontakizun honek. Monoteismo ororen kontra eta, batez ere, bizitzaren izaera gatazkatsuari esku biekin helduta.

Beste produktu batzuk