liburuak
Euskal kulturara sarbide erraz eta eder bat duzu hemen, irakurle. Orhi mendiaren bi magaletan hazten den Herriaren ohituren, sinesmenen eta bizipozaren azalpen xehea.
Atalka lantzen ditu Xamarrek Euskal Herrian biltzen diren tradizio, istorio eta doinuak. Euskal Kulturaren izaera eta jarduna, hitz larriz jartzeko, luzamenduetan galdu gabe baina tentuz azaldua.
Edizio erabat berritua dakargun honetan, euskal kulturaren dibulgazioko klasiko garaikide bat bilakatua da jada esku artean duzun liburua, eta milaka ale joan dira munduan zehar euskaraz, katalanez, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.
Baina zer da funtsean Xamarrek hemen dakarkigun hau? Patziku Perurenak ongi dioen bezala, «euskal animaren enziklopedia ttiki bat bezala hartzeko liburua da… Euskaldunok erregalo modura hartzeko liburua da hau…».
Euskararen Herria ulertzeko lana, denborari eta kanpo eta barne gatazkei aurrea hartuz euskara egundaino gure ibar eta auzoetan mantendu duen Herri hau ulertzeko ezinbesteko lana.
Egileak hautatu margolan, argazki eta mapez lagundurik, begirada erakarri eta jakin-mina pizten dutenak, Xamarren hitzek hasi eta buka ekarriko zaituzte gure ondarearen Historian zehar.
Gordetzeko, oparitzeko eta behin eta berriz hartzeko liburua duzu beraz eskuetan, irakurle. Antton Luku adiskideak edizio berri honen aitzinsolasean dioen bezala: «Liburutegia osatu behar dugu bidaia handi batendako bezala […]: gaineko apalategian Orhipeanen lehen edizioa ezarri beharko dugula. Eskerrak behin eta berriz Xamar».
Liburuak
20€ 17€
Liburuak
17.5€ 15€
Liburuak
2€ 2€