Artxibo biluzia Ikusi handiago

liburuak

Artxibo biluzia

Joan Mari Torrealdai beka

 

Egilea: Metrokoadroka kolektiboa

Agitaratzaileak: Usurbilgo udala eta Jakin

Xehetasun gehiago

20€ 17€

Informazio gehiago

"Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, idatzi zuen kartzelatik Joan Mari Torrealdaik, Euskaldunon Egunkaria auzian atxilotu zutenean eta Guardia Zibilak bere artxibo profesional eta pertsonala kendu zionean. Zer ote da artxibo gabe geratzea, memoria ukigarri gabe aurrera egitea. Metrokoadroka kolektiboak, Joan Mari Torrealdai bekaren babesarekin, gogoeta horri heldu dio, eta, antzezlanaz gainera, Artxibo biluzia liburu artistikoa osatu du, Danele Sarriugarteren testuarekin, Nagore Legarretaren argazkiekin, Maria Elorzaren ikus-entzunezkoarekin, eta “zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?” galderari antzezlanaren ikusleek emandako erantzunekin osatutako posterrarekin. Dena uztai karpeta baten barruan gorderik.

Neurriak 11x21 cm

Beste produktu batzuk

  • Liburuak

    Larrahe. K. o. I. mendeko baskoien aldare bat Larunben Egilea: Juantxo Agirre-Mauleon...

    25€ 22€

  • Liburuak

    Egilea: Marlen Haushofer Itzultzailea: Naroa Zubillaga Agitaratzailea: Erein

    22€ 18.7€

  • Liburuak

    Egilea: Urtzi Urkizu Agitaratzaileak: ELKAR-BERRIA-JAKIN  

    17.5€ 15€