EH-Kartografia eta testigantza historikoetan Ikusi handiago

liburuak

Hitz Beste 2003-2017

Egilea: Anjel Lertxundi


Agitaratzaileak: BERRIA

Xehetasun gehiago

15€ 12€

Informazio gehiago

 

 

Zutabeak idazterakoan gaien eta tonuen ugaritasuna bilatzen nuen. Ez zitezela trokel berean eginak izan, ez zezatela usain eta testura beti berdina eskaini. Horretan saiatzen nintzen behintzat. Halatsu antologia moldatzerakoan ere. Gaien ugaritasunaz gainera, estiloen, erregistroen, tonuen ugaritasuna bilatu dut. Zutabe asko bazterrean gelditu da gaurkotasuna galdu duelako; edo espal jakin bat —politika, kasu— ez nuelako gizendu nahi. Irakurleak aurkituko ditu, kontu segurua da, hutsuneak, sentituko du haren edo honen falta, baina hautatzen duenak baztertu ere egiten du. Zer egingo zaio.

 

 

Beste produktu batzuk