Trixertak Txakur Gorria T39 / Estua Ikusi handiago

2018

Trixertak Txakur Gorria T39 / Estua

Egilea: Txakur Gorria

Gaia: Herri besarkada, Altsasu

2018/04

Xehetasun gehiago

24.95€ 22.95€

  • S
  • M
  • L
  • XL

Informazio gehiago

Altsasuko auziak hainbat orri bete ditu BERRIAren papereko eta sareko edizioetan. Bertsio ofizialek eta akusazio neurrigabeek eragindako zarata mediatikoaren gainetik, oso ozen aditu da Altsasuko auziko gazteen aldeko aldarria. Audientzia Nazionaleko epaiketaren atariko Iruñeko manifestazio jendetsua izan zuten hizpide Txakur Gorria kolektiboko lagunek beren estreinako trixertan.

Txakur Gorria Sormen Taldea

Txakur Gorria lau emakumek osatutako sormen talde bat da. Bururatzen zaien lehen ideia plazaratzera iritsi arteko prozesuko pauso guztiak modu kolektiboan ematea dute helburu. Prozesu horretan, Malen Amenabar Larrañaga (1994, Larrabetzu) eta Mariñe Arbeo Astigarraga (1992, Zumarraga) arduratzen dira irudiaz (ilustrazioez, maketazioaz eta diseinuaz...) eta Nerea Ibarzabal Salegi (1994, Markiña-Xemein) eta Ane Labaka Maioz (1992, Lasarte) testuaz.

Deskargatu

Beste produktu batzuk