Trixertak Unai Iturriaga Zugaza-Artaza  T4 / Zabala Ikusi handiago

2015

Trixertak Unai Iturriaga Zugaza-Artaza T4 / Zabala

Egilea: Unai Iturriaga Zugaza-Artaza

Gaia: Xalbador, Aresti eta 19. Korrika

Xehetasun gehiago

24.95€ 22.95€

  • S
  • M
  • L
  • XL

Informazio gehiago

19. Korrika izan zen aste hartako trixertaren gaia. “Maite zaituztet oraindik” esaldi gogoangarria erabili zuen Unai Iturriagak, eta, esaldiarekin batera, Xalbador Aire bertsolari urepeldarra eta Gabriel Aresti poeta bilbotarra irudikatu zituen, biak ala biak Korrikaren lekukoarekin.

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza (1974 Durango)

Bertsolaria eta orotariko kreatiboa (gaitasunek baino gehiago, bizi beharrak hartaratua). 16 urte zituenetik plazaz plaza dabil bertsotan. Gidoigilea (antzerkia, telebista eta komikia) ere bada. Gaur egun, besteak beste, Gara egunkarian umore grafikoa egiten saiatzen da, egunero, Zugazart izenpean.

Umetan marrazkilaria izan nahi zuen.

Deskargatu

Beste produktu batzuk