Komunikazioa

Kataluniako TV3 telebista kateak Euskal Herriko ordezkaritza ixtea erabaki du

Euskal Herriko informazioak interesa galdu duela argudiatu du CCMA korporazio publikoak

2013ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Kataluniako TV3 telebista kateak Euskal Herrian duen delegazioa itxiko duela baieztatu du Brauli Duartek, Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioko (CCMA) lehendakariak, Kataluniako Legebiltzarrean.

Aste honetan eman diote itxieraren berri Euskadiko delegazioari, «beste irtenbiderik» ez dagoela argudiatuz.

CCMAk bere aurrekontuetan %17ko murriztea izango duela adierazi dute, eta argudiatu dute murrizte horri aurre egiteko bidea medioaren ordezkaritza ixtea dela.

CCMAk, Pricewaterhouse Cooper aholkularitzak egindako azterketa bat oinarri hartuta, erabaki du delegazioa ixtea; azterketa horretan, azaltzen dute Euskal Herriak interesa galdu duela informazio ikuspegitik, eta, ondorioz, nabarmendu dute ez dagoela beharrik delegazio hori mantentzeko.

Itxiera hori dela eta, TV3 ordezkaritzako berriemaile Montserrat Vila eta Ricardo Abeijon produktoreak CCMAk iragarri duen lana erregulatzeko espedientea jasango dute. Horiekin batera, telebistako 249 langileei ere lanorduak murriztuko dizkiete, publizitatearen jetsiera dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.