Hogei urte inguru baino ez ditu Alicia Morenok. Musika eskolan ezagutu zuen Ibon Larrañaga gitarra jotzaile eta ekoizlea, eta elkarrekin musika sortzeko eta jotzeko egitasmo bat abiatu zuten. Daniel Ortega baxu jotzailearekin taldea sendotu, eta iazko uztailean grabatu zuten lehenengo diskoa, zuzenean. Gaur kontzertua emango du taldeak Donostiako Kafe Antzokian.
Diskoan hamabi kanta bildu zituzten, 1970eko rockean, soulean, funkean, folkean eta pop alternatiboan oinarrituta.
Morenoren gaztetasuna taldeko beste kideen adina eta esperientziaren erdian nabarmentzen da. Esperientzia falta hori kantatzeko orduan teknikarekin orekatzen du abeslariak. Baina, abesteaz gain, kanten egilea ere bada, Larrañagarekin batera. Lehenengo ideia jaso ondoren, denen artean egiten dituzte gero moldaketak.
Urritik ari dira diskoa aurkezten agertokiz agertoki. Ingelesez abesten du Morenok, ingelesezko musika entzuteko ohiturarengatik eta hizkuntza horretako literatura ikasten ari delako.
Bizitzako uneen eta esperientzien ingurukoak izan arren, edonoren bizipenak izan daitezke kantetan kontatutakoak. Maitasunari eta politika gaiei ez diete uko egiten, dena den.
Janis Joplin eta The Cramberries dira abeslariak gogoan dituen musikariak.
ALICE & THE BLACKFEET
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. Dokan, Donostian.
Alizia oin beltzen herrialdean
Alice & The Blackfeet Durangoko laukoteak soul, rock eta poparen arteko nahasketa aurkeztuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu