NIRE VUELTA

NIRE VUELTA

Eladio 'chapeau', Mentxov ikusgarri

2005eko irailaren 11
00:00
Entzun
Saiatu naiz etapa irabazten, baina ezin izan dut. Arrazoiak, bi: bata, Eladio Jimenezek igoera aparta egin duela, eta bestea, Mancebo taldeburua atzean geratu dela eta hari laguntzeko agindua jaso dudala autotik. Beno, konforme nago. Orain bi egun, etxerantz joateko zorian nengoen, eta orain, ihesaldi batean eta etapa irabazteko lehian.

Chapeau Jimenezentzat, garaipena lortzeko merituak egin dituelako. Normalean, eta sasoi puntu onean egonez gero, Jimenezen pare ibil naiteke, baina gaur ezin izan dut. Huesera aldapa ondo ezagutzen dut, eta neure buruari esan diot: «Txikito, kontuz, gero Hueseran komeriak izango dituk eta». Behin atzean geratuta, Manceboren zain geratu naiz. Aginduak agindu dira, eta bete egin behar dira.Oilar guztien aurpegia eta ahoa inork baino hobeto ikusi ditut, eta honatx, nire analisia: Sastre jota zihoan, Simoni nahiko bizi, Heras bete-bete eginda, eta Mentxov, aldapan behera bezala. Oso erraz zihoan, pedal kolpe on-onarekin eta neke keinurik gabe. Nik uste Herasi erasotzeko moduan zegoela, baina nahiago izan duela gaurko etaparako indarrak gorde. Izan ere, hain da hotza, kalkulatzailea, lasaia... Nahiago du Saizi lasterketako lema eman, Vuelta bukatutzat eman eta eraso festa hartzera arriskatu baino.Gogoan dut, Etorkizuneko Tourra irabazi nuenean, Unzuek profesionaletara nor igo zalantza zeukala, Alberto Benito edo Mentxov. Txantxetan ari ote zen galdetu nion. Kristoren klasea dauka, eta buruargia da oso. Eta liderrengan sobera ez dagoen dohaina du: urduritasunik eza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.