Fran Garagarza Eibarreko kirol zuzendariak atzo hitz egin zuen lehen aldiz taldeak mailari eutsi zionetik, baita bere jarduna beste urtebetez berritu duenetik ere. Pozik azaldu zen taldeak beste urtebetez mailari eusteko helburua bete duelako. «Guztion ahaleginarekin lortu dugu: 42 puntu batu ditugu, eta 14. izan gara. Talde garrantzitsuak jaitsi dira. Oso zaila izan da, eta taldeak egin duena behar bezala baloratu behar da».
Hartu dituzte jada lehen erabakiak: Ivan Ramisek, Charles Diasek, Pablo De Blasisek eta Sebastian Cristoforok ez dute berritu. Pedro Leon da kontratua amaituko zaion azkena, baina ezusterik ezean, jarraitu egingo du. «Harekin hitz egin dugu, eta, kontratua beste urtebeterako adosteko zorian gaude. Biek nahi dugu jarraitu. Lortuko dugu, ziur!». Fitxaketez, berriz, esan zuen «lan handia, zaila eta luzea» izango dela. Taldea gaztetu nahi dute. Hilaren 13an hasiko da sasoi-aurrea.
Garagarza: «Pedro Leon kontratua berritzear dago»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu