Fran Garagarzak beste denboraldi baterako berritu du Eibarrekin
FUTBOLA. Fran Garagarzak beste urtebetez jarraituko du Eibarreko kirol zuzendari karguan. Klubak urte gehiagoko kontratua eskaini dio, baina berak nahiago izan du urtebetekoa sinatu. Taldearen osaketaz, berriz, esan du joan diren jokalariak «garrantzitsuak» zirela, baina etorri direnak «ordezko fidagarriak» direla. Halaber, azaldu du indarrean dagoela Asier Riesgori berritzeko egindako eskaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu