Irudia. Le Mans

ANDER VILARIÑO, BIGARRENEZ GARAILE

2013ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Historia egin du autobomilismoan. Europako Nascar Txapelketako garaile da bigarren aldiz jarraian Ander Vilariño (Hondarribia, Gipuzkoa, 1979). Hamabi lasterketetan emaitza paregabeak lortu ditu: zazpi garaipen eta zortzi aldiz lehenengo postutik ateratzeko aukera. Igandean, laugarren postua lortu zuen txapelketa irabazteko sobera puntu eskuratuta. Garaipenari esker, abenduaren 14an,Charlotten (AEB) jokatuko den Nascar Txapelketan parte hartzeko aukera izango du bigarrenez. Pilotu orok desiratzen duten altxorraz gozatzeko aukera izango du beste behin. Argazkian, Ander Vilariño lagunekin garaipena ospatzen, herenegun, Le Mansen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.