Txirrindularitza. Italiako Giroa. Errozaten gora

Pizza jateko desiratzen!

Mikel Nieve.
2011ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Ikaragarri gogorra izan da eguna. Nabari da Giroa amaitzen ari dela, eta uneren batean bazirudien hondoratu egingo ginela. Baina, tira, hainbestean pasatu dugu eguna. Lehen hamarren artean gaude oraindik, eta, zaila izango den arren, ea eusteko gai garen.

Oso erritmo bizian hasi gara Finestren gora, eta hor huts egin dut, agian. Erritmo horri eusten saiatu naiz, eta jota geratu naiz. Etapa nola joan den ikusita, agian, egokiagoa izango zen hasieratik erritmo bat hartzea. Baina egindakoa eginda dago. Zorionez Igor [Anton] etorri da atzetik, eta berarekin egin dut Finestreko igoera guztia. Jaitsiera amaitutakoan, berriz, Miguel Minguez geneukan zain, ihesaldian sartu delako, eta lan bikaina egin du berak ere. Eta Sestriereko azken bi kilometroetan barruan neukan guztia-guztia eman dut.

Aurreko egunetan esan eta esan aritu gara ea baten batek huts egiten zuen. Eta, tamalez, nik huts egin dut azkenean. Finestreko lehen maldetan ezinean nebilela ikusita, ordea, ez dut uste galera handia pilatu dudanik. Badakit Sivtsov indartsua dela, baina bete-betean egingo dut erlojupekoa. Eskerrik asko benetan Igorri, Migueli eta talde guztiari nire alde egindako guztiagatik. Milanen pizza eder bat janez ospatuko dugu Giro honetan egin dugun guztia. Eta zuei ere eskerrik asko, egunero gure kontuak adi-adi irakurtzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.