Felipe Eizagirre.
ARRAUN-MINEZ

Jakin-mina

2015eko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Galiziako lehenengo asteburuak San Miguel liga markatu zuen; bada, bigarrenak erabakita utzi du. Agoitz Irazoki Hondarribiako arraunlariak adierazi zuenez, arerioekiko aldea mantentzeko xedez joan ziren Rias Baixaserako aurtengo bigarren txangora. Ez dakit hori liderrek harantz abiatu aurretik izan zezaketen urduritasun izpiren baten isla ote zen, baina Lekeitioko eta Castroko txapelketetan bermeotarrek erakutsitako ahalak eta Galiziako eremu misteriotsuek sortzen duten ezinegonak niri, behintzat, ez lidakete lasai lo egiten utziko. Koroarako hondarribiarren martxa sendoa kolokan jar zezakeen astebururen bat baldin bazegoen, hori pasatu berri dena zen, eta aldea mantenduta baino gehiago, zertxobait zabalduta itzuli dira berdezkoak; areago, bizkar gainetatik bi saio gehiago kenduta ere bai. Eta hori dena beren ohiko txandakatzeak eginez.

Txandakatzeez ari garenez, jakin-min hauxe sortu zait orain: ea Zarauzko Estropadak joera berarekin planteatuko ote dituzten. Alegia, liga hain bideratua dutela ikusita eta Zarauzko Bandera preziatua inoiz ere etxeratu gabea dutela jakinda, liga osoan bezala lehiatuko diren, hau da, larunbatetik igandera bospasei aldaketa eginda, ala bi egunetan OrbaƱanosek buruan duen (izango al du?) luxuzko talde finkoa uretaratuko duten. Tarteko bidea ere izan liteke, akaso, haien soluzioa; ikusiko dugu. Dena dela, guztian asmatu beharko dute hondarribiarrek; Urdaibai, Orio eta historia arerio txar baitituzte.

Behealdea ere erabakita geratu da. Lau estropadaren faltan, zazpi puntuko ebakia dute kaskarrean Meirakoek; aberia handiegia, ezaugarri horietako talde batentzat denboraldiaren garai hauetan. Portu kanporaketa saioak lasai prestatzen hasteko moduan da dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.