Alavesek Vila-reali irabazi behar dio gaur Mendizorrotzan (14:00etan, Movistar La Liga). Irabazi ezean, izugarri zailduko zaio mailari eusteko helburua. Arabako taldeak hamar egun izan ditu lehia prestatzeko. Vila-realek, ordea, Txapeldunen Ligan izan du arreta, finalerdietako joanekoa jokatu baitzuen asteazkenean. Hori aprobetxatu nahi du Alavesek.
Espainiako Bigarren Mailan, berriz, Eibarrek beste urrats bat egin nahi du Lehen Mailara igotzeko bidean. Zaragoza hartuko du gaur Ipuruan (18:15, Vamos).
Realean, berriz, David Silva da albistea. 36 urteko erdilari espainiarrak beste denboraldi baterako berritu du.
Alavesek irabazi beharra du; David Silva, berrituta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu