Zuzendariari

Urriak 17, pobreziaren aurkako eguna

Mugarik Gabe Nafarroa.
2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Mugarik Gabe Nafarroa garapenerako lankidetzako GKE bat da, eta ardatz hauetan ditu bere oinarriak: Giza Eskubideen defentsa, feminismoa tresna politiko gisa eta munduaren globalizazioari erantzuna ematen dion elikadura burujabetza. 25 urteko jardunean hainbat proiektu babestu ditugu Hego eta Erdialdeko Amerikan, eta gaur egungoa bezalako egoera ez dugu inoiz ezagutu: gure ahalmena gero eta urriagoa dela sentitzen dugu, gutako inork sortu ez duen merkatu krisi bat dela eta.

Lan eskergaren eta militantzia handiaren bidez erakutsi dugu beste mundu bat posible dela, eta ikusarazi ditugu herri txirotuetako emakume eta gizonen borroka bidezkoa delako.

MGNren ildo beretik lanean ari diren beste erakunde batzuetan bezala, krisia piztu ez dugun arren, gehien pairatzen ari garen arloetako bat garela sentitzen dugu. Egiten ari diren murrizketa guztien aurka gaude. Borroka urteetan lortutako eskubideak zeharo murriztea dela uste dugu. Eraso hauek ez dira irtenbidea.

Diru kopuru handirik ez dute, baina duintasun hutsa dira, eta hori da erakundeen arteko urteetako lankidetzan ikasi dugun gauzarik hoberenetariko bat.

Gaur, elkarretaratzea egingo da 20:00etan Iruñeko Udaletxe plazan. Uste dugu aitzakia ezin hobea dela kalera atera eta gobernuei eskatzeko egin dezatela herritarren oinarrizko eta bidezko beharrak aintzat hartuak izango diren politika. Krisi egoerak guztiok pobretzen gaitu. Elkartasuna karitatea ez delako, eraikuntza politikoa baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.