Zuzendariari

Sarrirekin akordatzen

Alberto Errazti Igartua.
Durango.
2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Akordatzea hitzartzea zen aspaldian, baina gogoratzea ere bada, eta bizkaitarrontzat itzartzea. Gogoratzen ditugunak ez daude alboan, baina itzartzen ditugu geure akordura ekartzen ditugunean. Batzuk 1937ko amesgaiztoan joan ziren, beste batzuk azken 30 urteetakoetan. Bertsolariak, musikariak, filosofoak, idazleak... hortik zehar; hemengook, ostera, eurekin akordatzen. Urrun joateke, hortxe dugu Joseba Sarrionandia, guztion sinboloa litzatekeena. 2005ean idatzi nuen BERRIA egunkarian Sarrirekin akordatzen izeneko mendi ibilbidea. 2010ean Plateruenako Zilar Astea berarekin hastea erabaki genuen, eta Memoriaren mapa ibilbidea osatu zen. Mari Terek ere ederto lagundu zigun orduan, testuak irakurriz. 2012ra heldu gara eta Durangoko institutuko Ane Barcena eta Aiora Ponce ikasleek, beste hamaika pertsonaren laguntzarekin, Joseba Sarrionandiarekin akordatzen bideoa eskegi dute YouTuben. Hauxe duzue helbidea: HYPERLINK http://www.youtube.com/watch?v=Pihzl_5Z_5I http://www.youtube.com/watch?v=Pihzl_5Z_5I

Gogoratzen jarraituko dugu, baina hitzartzeko garaian gaude, zalantzarik gabe.

ZUZENKETA: Joan den ostegunean azken orrialdean argitaratutako erreportajean akats bat zegoen. Zamudioko Parke Teknologikoaren ondoan jarriko duten ortua ez da Emaus Fundazioaren egitasmoa izango, Emaus-Bilborena baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.