Zuzendariari

Rol maskulinoa eta eraso sexistak

Barakaldo.
2014ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Gure jendartearen arabera, gizonok gogorrak, ausartak eta kementsuak izan behar dugu. Tamalez, normalean gizona oso gogorra eta ekintzailea izan ezean, gainerakoek «koldar», «ahul» edo «maritxu» deritzote. Batzuen esanetan, identitate hau biologian oinarritzen da, baina, nire ustez, kulturala da, eta, beraz, aldagarria da. Rol horren erruz, gizon batzuk bortitzak dira eta tratu txarrak ematen dizkiete euren bikotekideei euren «boterea» eta «autoritatea» frogarazteko.

Elisabeth Badinter filosofoaren ustez, jendarteko emakumeen eta gizonen jokaera arrunta rol kulturala da, ziur aski, etxean hezkuntza bidez zabaltzen direnak. Hots, gure gurasoek ez dituzte beren semeak eta alabak berdin tratatzen eta bakoitzari heziketa eta balio propioak ematen dizkiote.

Bestalde, telebistan ohiko rolak agertzen dira, eta umeek denbora luze ematen dute telebistaren aurrean. Hala, betiko ohiturak normaltzat hartzen dituzte kritikarik gabe. Honen ondorioz, batzuek subkontzienteki barneratzen dute, eta emakume batekin harremanetan egonez gero, txartzat hartzen dituzte emakumeen kexuak eta erantzun kritikoak. Hau gertatzen da zeren eta gizon hauentzat haien burua eta boterea zalantzan jartzen dituzte horrelako erantzunek, eta euren lagunek «praka-jario» deritzote askotan.

Tamalez, muturreko kasuak gertatzen dira, eta horrelako gizonak eraso sexisten eragile bilakatzen dira. Rol horiek, beraz, aldatu beharra dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.