Bernart Etxepare ikastolako gurasoek gure haserrea adierazi nahi dugu, joan diren greba egunetan izandako elkarretaratzeetan polizia nazional armatu askok justifikatu gabe lagundu zigutelako gure auzotik, Txantreatik, Iruñeko erdigunera, trafikoa zuzentzen zutelakoan, baina tarteka gure gazteekin sartzen zirelarik. Erdigunean familia pila bat bildu ginen era baketsuan, aitona-amonak, osaba-izebak... gure eskubideen alde, baita irakasle eta zerbitzu publikoko langileen alde ere.
Idazki honen bidez, polizia espainol armatu batzuen jokaera salatu nahi dugu: joan den asteartean, greba egunean, Labriteko aldapatik gora Hezkuntza Departamentura zihoazen Txantreako Eunate ikastetxeko gazte taldeei argazkiak atera zizkieten. Salatu nahi dugu, halaber, zerbitzu publikoen alde eginiko elkarretaratze legezko eta baimenduan, Sarasate pasalekuan ostegunean, hilaren 31n, izandako karga poliziala.
Aprobetxatu nahi dugu Nafarroako Gobernuaren buruari esateko, ez xahutzeko nafarron dirua helikopteroen erregaian, krisi larrian gaude eta. Ez dugu ulertzen zer dela-eta egin nahi dituzten murrizketak oinarrizko zerbitzuetan, eta trafikoarekin zerikusirik ez duten polizia eta baliabideetan dirua barra-barra erabiltzea. Zergatik digute beldurra? Manifestazio baketsu, koloretsu eta originalekin, haien gezurrak argitara ateratzen ari garelako? Biba gu, ez gaituzte beldurtuko.
Zuzendariari
Poliziak ez gaitu hezten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu