ZUZENDARIARI

Pixi Post eta opari-emaileak

Hernani.
2016ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Gabonen inguruko topiko maiztuetatik ihes egiten saiatzen den istorio bizi-bizia» (BERRIA, asteartea abenduak 27, Gontzal Agote). Zein interesgarria, pentsatu dut, eta euskaraz, gainera!

«Familiako kide guztiek disfrutatzeko moduko filma» (erreferentzia bera). Ederki. Eta hartu euskara, familia eta... ño, ño!! Gipuzkoa osoan filma ikusteko aukera bakarra Donostian, Antiguo-Berrin eta Errenterian, eta, gainera, saio bakarra!

Ba, hori, hartu euskara, familia eta autoa, eta Antiguo Berrira!

Filma ikusi gabe geratu gara, «sala completa» horren errudun!

Donostia 2016, kultur hiriburu dela eta ez dela eta... kaka zaharra!

Hizkuntzen protokoloa eta hizkuntza gutxituen egoera eta... kaka zaharra! Eusko Jaurlaritza, Zineuskadi eta EITB3ren gonbita: abenduaren 26tik 31ra, euro baten truke krispetak eta zine sarrera. IFA supermerkatuan, noizbehinka, 30 euro edo inguruko erosketa bat egitean papertxo bat oparitzen dute; «30 euroko erosketarengatik 0,30 oparitzen dizkizugu, bezero berezia zarelako». Paper hori hartzean bezala sentitu naiz gonbidapenarekin... kaka zaharra! Gipuzkoan zenbat ume euskaldun daude? Eta ume horietatik zenbati gustatzen zaizkie filmak? Eta ume horien zenbat gurasok nahi dituzte film onak beren seme-alabentzat?

Egin apustu, egin apustu euskararen alde, kultura onaren alde, jarri aukerak, jarri aukerak Donostia (eta Donostialdea) kultur hiriburu izan dadin 2016, 2017 eta datozenetan. Eta... lasai! Zine sarrerak eta krispetak guk ordainduko ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.