I-26ko greba oso arrakastatsua izateko arrazoi ugari zegoen arren, nola eta zergatik bihurtu genuen M-29ren murrizketa? Zertarako geure buruari sabotaje egin?
I-26ko deialdia zergatik egin zen jendea desmobilizatuen zegoen unean, Greba Batzordeoi oporretatik bueltan hiru aste besterik ez utzirik?
M-29ko deialdi bateratuak eragindako ilusioa eta izandako jarraipen zabala ikusirik, sindikatuetako buruek zergatik ez zuten borroka-batasunaren bidean aurrera egin?
Sindikatu unionistek berriro greba orokorrera deitu beharko dutela sumatu arren, zergatik azken hiru urteotako bosgarren greba orokorrera banatuta deitu? Zein da gure greba-egutegia gizarte-borroka irabazteko? Hain indartsu bagabiltza, «grebek ezertarako ez dute balio» esaten dutenen argudio faltsuak puztu ordez, zergatik ez greba orokor bateratu eta mugagabea egosten hasi? Greba irmo horretarako zein erronka zehatz egingo diogu etsaiari?
Presoen alde, bakearen alde edo eskubide politikoen alde Bilbon jende uholde izugarriak osatu baditugu, nola da posible irailaren 22an murrizketen aurka Kale Nagusira 7.000 lagun besterik ez atera izana? Non zeuden Bizkaiko 92.274 langabeak? Non Bilbo Handiko 869.842 lagunen arteko amorratu guztiak? Noiz demontre beteko dugu Autonomia kalea gure ogiaren alde?
Finean, gizarte-borroka benetan irabazi nahi al dugu?
Zuzendariari
Pikete kide baten galderak greba ahul baten aurrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu