Mertxe lehengusina ospitaleetan sukaldari aritzeko prestatzen ari da, aspaldiko partez Nafarroako Gobernuak ateratako E mailako oposizioa. Azterketarako eskubide gisa 15 euro ordaindu ondoren, bere bizimodua (familia, seme-alabak, zaletasunak, oporrak) alde batera utzi behar izan du. Oposizioa prestatzeko asmoz, eguneko lau ordu sartu ditu, batez beste. Gainera, akademia bateko prestakuntza gehitu behar zaio, zeinetan 900 euro ordaindu baitzuen.
Lehengusina, oposizioa prestatzen ari diren 12.000 lagun horiek bezalaxe, jota dago Nafarroako Gobernuak hartutako neurri bat tarteko. Neurri horrek suposatuko du oposizio honetan 65 lanpostu baino ez ateratzea, hasiera batean ziren 167 lanpostu atera beharrean.
Mertxe lehengusina jota dago Nafarroako Gobernuaren planen barnean ospitaleetako sukalde zerbitzuaren pribatizazioa dagoela entzun duelako ere.
Lehengusinak aitortu du azken urte hauetan UPN edo PSN alderdiei bozkatu diela. Eta bere egoera pertsonalaren, bere asmoen edo alderdi horietan aurkezten ziren zerrendaburuen araberako hautaketa izan dela.
Mertxe lehengusinak eskatu dit, idazki honen bidez, jota dauden 12.000 lagun horiengana eta euren familiengana jotzeko, eta hark egin behar duena haiek egiteko: hau da, alderdi hauei inoiz bozik ez emateko. Etorkizunean euren ekimenen ondorioz 12.000 lagun gehiagok jota ez bukatzeko.
Zuzendariari
Mertxe lehengusinaren boza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu