Unescok Palestina onartu berri du kide moduan. Bozketan 107 herrialdek aldeko botoa eman dute, 52 abstenitu dira eta bakarrik 14 agertu dira kontra. Aurkakoen artean ondoko demokraziak agertu dira: Kanada, Australia eta Alemania. AEBen presioek huts egin dute. Errepresalian AEBek bere finantzaketa kenduko dio erakundeari —bere aurrekontuaren % 22—. Nire lehen burutazioa izan zen pentsatzea Obama, berriro ere, gaizki deituriko lobby juduaren aurrean —nik sionista deituko nioke— belaunikatu zela, hurrengo hauteskundeei begira, haren diruaren beharrean egongo zelako. Errealitatea are gordinagoa da: legeak berak behartu du horretara. Honek agerian uzten du demokrazia amerikarra botere faktikoen mende dagoela.
Palestinaren onarpenaren kontra daudenek ahaztarazi nahi digute gatazkaren beste protagonista, Israel, aspaldian izan zela onartua nazioarteko erakundeetan, baita Eurovisionen ere!
Eta hau guzti hau, nahiz eta Israel garbikeria etnikoaren bidez sortua den —palestinarrek osatzen dute munduko errefuxiatu multzorik handiena: bost milioi dira—, nahiz eta NBEren ebazpenak eta giza eskubide oinarrizkoenak etengabe eta zigorgabe bortxatzen dituen.
Mendebaldeko demokraziek mundura demokrazia zabaldu nahi omen dute: ez dute inolako sinesgarritasunik izango Israeli sostengua ematen dioten bitartean.
Zuzendariari
Mendebaldea, Palestina eta demokrazia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu