Haserre eta amorratuta baina are gogotsuago azken gertaeren ondoren, abuztuaren azkeneko astean Marineladara joango gara. Basaburuan, Anuen, Atezen, Odietan, Imotzen eta Ultzaman osatutako brigada honek haien borroka, helburuak, ametsak eta utopiak geure egin nahi ditu. Herrien arteko elkartasuna indartu nahian goaz, sistema kapitalista krudel honen aurkako borrokan elkarri laguntzeko asmoz.
Jabetza pribatua babestu beharra dagoela argudiatuz, zuen seme-alabentzako janaria eskuratzeagatik atxilotu eta lapurrak deitu dizuete. Ez al da jabetza pribatu bera langileriari oinarrizkoena ukatzen diona? Ogia bera, hain zuzen? Lotsagabe halakoak, noizko gure herriak miseria gorrira eraman dituzten lapur handi horien guztien epaiketa?
Laborariak ere Espainiako indar armatuarenak diren lurretatik aterarazi dituzte. Hain indartsuak izanik, zergatik behar dute armatuak izan? Akaso, ez dira hain indartsuak izango; agian, benetako indarraren beldur dira, langileen batasunak dakarren indarraren beldur... Lurra, lantzen duenarentzat. Berriz ere delitu bakarra, jabetza pribatua kolokan jartzea, duintasunez lurra landu eta ahaleginak eta etekinak banatuz.
Badakigu zerk izorratzen dituen; jabetza pribatuaren kontzeptua ez dago gure gizartearen bizi proiektuan. Beste era batera eraikitzen ari gara… zuen adibidea hedatuko da… gero eta gehiago gara... aurrera! Euskal Herritik, indarra, adorea, eta laster arte.
Zuzendariari
Marineladara goaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu