Badira urte batzuk ama eta biok Lur argitaletxearekin harremanetan jarri ginela, hark banatzen dituen liburuak erosteko. Urte batzuen ondoren, erabaki dugu ez dugula jarraitu nahi, eta horixe jakinarazi diegu. Gure amak 84 urte ditu, eta behin eta berriro adierazi die ez duela liburu gehiago nahi. Irakurzalea izan den arren, dagoeneko bere ahalmenak urritzen doaz, eta gaitasuna eta zaletasuna ez dira lehengoak.
Baina hori bost axola zaie. Lehendabizi, telefonoz tematzen dira, eta alferrik da ezetz esatea. Akosoa ez da hor amaitzen. Etxera etorri eta bakarrik harrapatuz gero, kontratuaren agiria mahai gainean jarri eta ez dute etsitzen sinadura lortu arte. Behin sinadura lortuta, alferrik deituko diezu liburu horiek ez dituzula nahi eta bila etor daitezen eskatuz. Sinatu duzu. Zazpiehun bat euro sinadura bakoitzeko.
Gainera, berdin da Lur argitaletxearen produktua den edo biltegiko zokoren batetik ateratako bilduma zaharren bat, beste argitaletxeren batena: Historia de la Noble Villa de Bilbao(Editorial Amigos del Libro Vasco) edo Esteban Garibairen Los Cuarenta libros del Compendio Historial…(Editorial Gerado Uña), adibidez.
Euren helburua saltzea da, eta, helburua saltzea denez, bost axola amona zaharren sos apurrak nola bereganatzen dituzten. Bada ordua lotsagabe horien bere benetako aurpegia agerian uzteko, aurrerantzean norbaitek Lur argitaletxearen bezero egin nahi balu, ez dadin inozentzian erori.
Zuzendariari
Lur argitaletxea: lotsagabeak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu