Iritziak iritzi eta gustuak gustu, argi dago aipagai dugun bankuari bost axola zaiola euskara. Tarteka egingo ditu adierazpenak, baina funtsean adierazpen interesatuak izaten dira. Jakina, ona izango litzateke interes eta probetxu kapitalistak eraginda bakarrik ere euskara erabiliko balute askok. Baina jakin beharko genuke gauza bat dela motibazio materialista-egoista hori, eta beste gauza bat euskara erabiltzea Euskal Herria euskaldun herri ikusi nahi duelako. Horrelakorik ikusteko gaude Laboral Kutxaren kasuan.
Izen berria dela eta, banku horrekiko lausenguak sobera dira, eufemismoak ere. Uste dut lotsagarria dela eta lotsatzekoa izen berri hori. Baina, jakina, lotsa zer den jakin behar da.
Zuzendariari
Laboral Kutxa izen berria dela eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu