Zuzendariari

Korapiloa

2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Litekeena da estrabagantzia bat izatea, baina ez dut uste urruti ibiliko naizenik pentsatzen dudanean zaborrari buruzko gatazkak markatuko dituela datozen hauteskundeetako emaitzak, behintzat Gipuzkoan.

Ikusiaz gai horretaz lehian parte hartzen dutenen jarrera, esango nuke aurreko hauteskundeetako emaitzak berak bikaindu egingo direla.

Alde batetik, EAJren jarrera ezkorra ikusi eta gero, pentsatzen dut aingura altxatzen ez badu hortxe geldituko direla bere «poltsarekin». Europako Esparru Araua deitzen den hierarkiari muzin eginez jarraitzen du 2002. urteko PIGRUGen helburuari heltzen; hau da, balorizazio energetikoa (errausketan bitartez elektrizitatea sortu saltzeko, kutsadura ugarituaz airetik eta lurretik). Beste aldetik, Bilduk «arrauntzen» hierarkia horren alde, bultzatuaz ingurumenari begira hodeiertz pedagogikoagoak balorizazio materiala jartzen energetikoan aurretik (birziklatzearen bidez lehengaiak sortu eta energia aurreztu eta kutsadura murriztu).

Funtsean, Gipuzkoako zaborren gakoa bi entitate arteko ika-mika politikoen txokean baitago, eta horien gainean bi alderdien interes politikoa, herritarren interesen gainetik: bi mugimendu politiko: alde batetik, EAJ-FCC tandema, gordeaz bere interes sektarioak eta ekonomiko-korporatiboak, besterik gabe; eta, beste aldetik, Bildu-Garbitania, gordeaz bere interes sektarioa, ekonomiko-komunitarioa eta ekologikoa, besterik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.