ZUZENDARIARI

Kaiolaren ipuina

2015eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Aspaldi sartu gintuzten kaiolan. Historia luzea eta mugikorra da, ekaitzak izan dira gure kaiolaren barnean. Eta guk kaiolaren barnean. Beti kaiolan, bueltak eta bueltak egiten kaiolaren barnean. Bueltaka eta bueltaka.

Horrela jaio ginen. Kaiolan egoteak ohikoa eta bakea adierazten zituen. Nire gaztaroan ia-ia apurtu genuen kaiola. Baina borrero zaintzaileek asmatu zuten soluzio bidea: Konstituzio berria egitea. Beste modu batera esanda, kaiolaren ateak margotzea eta apaintzea. Kaiola apaintzen asko ibili ziren. Kaiola barnetik ere laguntza eduki zuten. Baina kaiola barneko gehiengoa haserre zegoen eta batzuk kaiolako atea jotzen gero eta gogorrago hasi ziren berriz.

Baina kaiolako biztanleak ezberdinak ziren. Batzuk bere mendetasunarekin ondo zeuden, ez zuten beste egoerarik ezagutu. Nola bizi daiteke libre betidanik esklabo izandako pertsona? Nola ohartu libre izateak zabaltzen dituen aukerez? Beste batzuei borrero zaintzaileek tratamendu berezia ematen zieten eta opari horrekin beste kaiolako biztanleak baino gehiago zirela pentsatzen zuten.

Baina batzuek jarraitu zuten kaiolako ateak botatzeko ahaleginetan. Eta gogor eragiten zuten. Borrero zaintzaileek, aldiz, kaiolari jo, eta kaiola astindu egiten zuten. Azkenean, kaiolaren biztanle asko, borreroek gidatuta eta kaiola barneko lagunen laguntzarekin, askatasun bila atea jotzen ari zirenen aurka joan ziren.

Borrero zaintzaileen estrategiaren menpean bakea gauzatu zuten. Baina kaiola barnean bueltaka eta bueltaka gelditu ginen. Kaiola barneko biztanleak ez ziren geldirik gelditu. Bake horren oinarri berrian askok eta askok protesta orokor bat egiteko elkartu ziren (Gure Esku Dago) eta beraien argudio garbia zen: asko bagara kaiolako atea zabaldu egin behar dela esaten dugunok, borrero zaintzaileek gure borondatea ikusiz, zabaldu egingo dute atea (demokrazia dagoela). Eta horrela egin zen protesta erraldoia, eta denok oso pozik gelditu ginen, ateak zabaltzeko gure adierazpen masiboa eman ondoren. Eta horrela jarraitzen dugu. Eta borrero zaintzaileek ez dituzte zabaldu ateak. Eta gu, beti bezala, kaiola barnean gaude.

Orain denbora gutxi Kataluniako Masek eta Espainiako Rajoyk biek aldarrikatu zuten elkarrizketaren beharra. Rajoyk bi baldintza eskatu zituen: elkarrizketa eta legearekiko errespetua.Aldiz, Masek hiru baldintza eskatu zituen elkarrizketa, legearekiko errespetua eta demokrazia (kaiolako atearen giltzak). Eta demokrazia aldarrikatuz Kataluniako herritarrek aurrerapauso masiboak bideratu dituzte. Ea gure anaiek kaiolaren giltza eskuratzen duten, gure Iberiar penintsula zapaldu honetan demokraziarako eta askatasunerako bide berriak gauzatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.