Zuzendariari

Joxemiel Barandiaran eta memoria historikoa

Euskara irakaslea.
2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Joxe Miel kobazuloetako gizakien bila joan zen euskararen eta euskal kulturaren aztarnak aurkitzeko. Ez zen beharrezkoa; hori baino garrantzitsuagoa baitzen jada euskaldunak baginela; alabaina, aztarnak han zeuden, bertaraino joan ziren, eta inork ez du zalantzan jarri haraino joan izana ikertzaile horren ekarpena goresteko.

Ez da gauza bera gertatzen euskaldunok sortutako egitura politikoei buruz ikertzen duten adituekin. Nafar erresumaren sorreraraino joan ohi dira, euskal-nafarrok sortutako estatu independentearen lehen aztarnetaraino; ez da beharrezkoa, diote, garrantzitsuagoa baita antzinako istorioak baino egun euskaldunok burujabetasuna nahi izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.