Zuzendariari

Jens Voigti

Akaitz Jauregi Irastortza.
Zaldibia
2012ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Kaixo, Jens! Badakit ez duzula euskaraz hau ulertuko, baina ziur naiz bilatuko duzula itzultzaileren bat. Ongi etorri berriz ere Euskal Herrira. Txirrindularitza pixka bat jarraitzen dugunontzat beti izan zara aparta. Asko eman diozu txirrindularitzari, eta baita txirrinduzaleei ere. Leon Van Bonek ozta ozta irabazi zizun Tourreko etapa hartatik, azkeneko Paris Nizakoan beste Leon batek beretsu irabazi dizun arte. Credit Agricolerekin tourreko etapa gogoangarri hura, zeu bakarrik tropelaren aurka! Sastrerentzat Tourmaleteko igoera! Handik hiru urtera leku berean Luxenburgoko bi anaiekin bakarrik geratu zinen. Non ziren taldeko «igotzaileak»? Guztia irabaztea ez dela bizitzan ere irakatsi diguzu. Baditugu gure ondoan Txente, Zandio… eta tankerakoak Erregea soldadurik gabe inor ez dela erakusten duzue zuek egunero lasterketetan. Eta bizitzako beste arlo guztietarako balio dezakeen ikasgaia da. Iazko gutunarekin hunkitu gintuzun erabat. Zorretan sentitzeraino. Ez dauka inolako helburu berezirik gutun honek. Esker ona erakustea soilik. Horrelaxe jarraitu ahal duzun guztian, eta ikas dezatela tropelkide gazteenek harrokeriak pedaletan erabiltzen eta ez hizketan eta ibileran. Txirrinduzale euskaldun gehienon bihotzean izango zara beti, eta gogoan izan ikurrin bat edo arrano beltz bat dagoen tokian lagun bat izango duzula esku bat botatzeko, Itzulian, Tourrean edo Bavarian. (Markel, Haimar edo tropeleko euskaldunen batek itzuliko dizula pentsatzen dut). Ich danke ihnen sehr Jens. Diese in unseren herzen!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.