ZUZENDARIARI

Irain matxistak sanferminetan, PACMAren protestan

Iruñea.
2015eko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Iruñea. 2015eko uztailaren 7a. Gazteluko plaza. Animaliek jasaten dituzten tratu txarrak salatzeko eginiko bi elkarretaratzeetan gizonezko batzuen aldetik irain matxistak pairatu zituzten PACMA alderdi animalistako kideek, entzierroaren monumentuaren aurrean. Hainbat gizon eta emakumek parte hartu zuten protestetan. Irain larrienak, ordea, emakumeek baino ez zituzten pairatu, emakume izateagatik. Zenbait gizonek edozein egoera baliatzen dute andreen aurka jotzeko, emakumeei bortizki erasotzeko: alegia, protestak, ekitaldiak, jaiak, dantzaldiak, janzkerak, orrazkerak... Egoera horien aitzakiapean kanporatzen dute barnean daramaten jarrera matxista arbuiagarria. Baina aitzakia hutsalak dira. Emakumeok bizitza publikoan parte hartzen dugula ikusteak, iritzi propioa daukagula jakiteak eta pentsatzen duguna publikoki egiteak amorrarazten ditu gizonezko horiek.

Zer erakutsiko diete emakumeak modu oldarkor eta bortitz horretaniraintzen dituzten bitartean eskutik helduta eramaten dituzten beren haurrei? Asko dago egiteko oraindik, gizarte arazo itzela baita. Heziketa da gakoa, eta elkarrekiko begirunea izatea: maila berean andreak eta gizonak.

Irainez irain ez gara kikilduko, ez eta etxean geldituko ere. Kaleko ekintzetan parte hartzen jarraituko dugu; instituzioetan, ekitaldietan... Ez gara sukaldera itzuliko gizon batzuek nahi luketen bezala. Sukaldeetatik atera ginen gizonezkoei han tokia egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.