Zuzendariari

Ikurrina legezkoa da!

Oihana Huerta, Mari Mar Lete.
2011ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Jai giroan murgilduta gauden egun hauetan, eta gainera Euskadiko hiru hiriburuetako jaiak ospatzen direnhil honetan, bertara jatorri askotako jende aunitz biltzen delarik, ezin ahantzi dezakegu zer gertatukolitzatekeen pertsona haiek guztiakospakizuna girotzeko ekarritako jaioterriko ikurrak edota beren begiko futbol taldeko banderak eta abarraksegurtasun indarrek apurtu etakonfiskatuko balituzte. Pertsona hauek identifikatzen diren ikurra ager ez dadin, segurtasun indarrekoakedozer gauza egiteko gai dira, baita ikurrina eramaten dutenak atxilotzeko ere.

Uste dugu izandako errespetufaltarengatik gobernuek zein enbaxadek beren gaizki egona adierazikoluketela eta gutxienez beren ikurren kontrako jazarpenagatik bertakoudalari azalpenak eskatuko lizkioketela.

Zer gertatuko litzateke Iruñekoudalak uztailaren 6an udal enparantzan agertzen diren frantses ikurrak suntsitzera bidaliko balitu beresegurtasun indarrak? Sarkozyk ezluke ezer esango? Edota Kataluniako ikurrak kentzeko aginduko balu?

Eusko Jaurlaritzak zergatik ez duezer egiten uztailaren 6an Iruñeko segurtasun indarrek bere ikurra urtero suntsitzen dutenean? Zergatikez du salatzen Iruñeko Udala bereikurra apurtzeagatik? Ikurrina Euskal Autonomia Erkidegoko adierazlelegezkoa da, eta gu, bertakoak izanik, horrelako ekintzak ikusirik, sutanjartzen gara, baina are gehiagoEusko Jaurlaritzak urtero duenjarrerarengatik.

Jakin badakigu beste ikur ofizial batzuk suntsitu eta apurtu egin direla eta ekintza horien kontra, legeakaginduta, zigor ekonomikoak izan direla. Zergatik Iruñean legearen ordezkoek ez dute legea betetzen inongo ondoriorik gabe?Legeak ez al dira berdinak pertsona guztientzat? Zergatik bidaltzen dituzte Iruñeko Udaleko goi kargukoek legearen ordezko horiek eta ez zaie ezer gertatzen?

Besterik gabe, gu, Euskal Autonomia Erkidegoan jaioak izanik, EuskoJaurlaritzari eskatu eta exijitu nahi diogu bere ikurrin ofiziala defenda dezala eta, bide batez, ekintza hauen egileei legezko erantzunak eska diezazkiela eta ez dadila sorgor gera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.