ZUZENDARIARI

«Hizkuntza ofizialak, derrigor». Bakarrik?

Arrasate.
2016ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Ados nago Martxel Aizpurua zure «printzipio mugiezina» delakoarekin: «Erakunde publikoetako langile orok herrialdeko hizkuntza ofiziala edo hizkuntza ofizialak derrigor jakin behar ditu». Baita «alboko estatu frantses eta espainolari» nola jokatzen duten begiratzearekin ere. Alegia, «Praktikan nola jokatu behar den jakiteko norbaitek ispilua nahi badu, begira diezaiela alboko estatu frantses eta espainolari. Horiek bai dituztela argi ideiak!». Halere, ez dut ulertzen zergatik jartzen duzun fokua postua betetzen dutenek bi hizkuntzak jakitean erakundeen funtzionamendu hizkuntzan jarri beharrean. Eredu moduan aipatu dituzun estatuetako erakundeek frantsesez edo gazteleraz funtzionatzen duten moduan, hemengoek berezko bertako euskaran zergatik ez? Hori bai, herritar bakoitzarekin hark nahi duen hizkuntza erabiliz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.