Hasi euskaraz

Espe Uriarte
2024ko abenduaren 6a
05:00
Entzun

Zein pozgarria, Euskararen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere, Maitane Larrainek eta Oier Gomezek, orrialde hauetan, euskararen biziraupenaz kezkatuta gaudenoi eman diguten arnasa! Ezkerraldeko gazte euskaldunak dira bi horiek.

Bizkaian Ezkerraldea entzuten baduzu, badakizu Ibaizabalek erdibitzen duen ezker aldeko eremuaz ari garena: Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Enkarterri... Batez ere erdal eremua izan da luzaroan, baina, zorionez, aldabidean da hori. Euskararen arnasgunetzat ditugun hainbat eremu iraulbidean sar ez daitezen dugu itxaropen eta erronka, baita ere, askok.

Guztiz ados Oier eta Maitanerekin, dena delako azentuez euskaraz entzuteko irrikaz nago (gaude?), dela Balmasedan, dela Hazparnen, dela Tuteran. Utopia oraingoz, ados, baina gure lehen hitza euskaraz badiotsagu aurrean dugun lagunari, edozeini, urrunenekoa konturatuko da hemen geure hizkuntza propioa dugula, geure-geurea. Eta, agian, ikastearen hautua egingo du. 

Urratsik urrats egiten da bidea. Eta —erabat ados eurekin honetan ere—, zuzentasuna bada helburua, baina ez lehena; lehenengo ezagutza eta erabilera ditugu helbururik garrantzitsuenak.
Eutsi goiari, Maitane, Oier eta zuelango gazte zein heldu guztiok. Eskerrik asko!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.