Zuzendariari

Gure hizkuntzak dituen arazo batzuk

Abanto.
2012ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Egia da, nire ustez behintzat, euskarak arazo batzuk dituela. Beraien artean gero eta gehiago zabaltzen dena, zailtasunarena hain zuzen ere, aurreiritzi batean oinarrituta. Baina, objektiboak izango bagina, esan beharko genuke edozein hizkuntza ikasteak, eta ez bakarrik euskarak, zailtasunak dituela. Ez gutxiago, ez gehiago.

Nire aburuz, mito interesatu hori oso ondo datorkio ikasteko eta mintzatzeko inolako asmorik ez duenari, zeren eta ikus dezakegunez zailtasun hori hainbeste aldarrikatzen duten horiek gauza askoz ere zailagoak egin (eta egiten) baitituzte kexarik gabe.

Beste arazo bat izan daiteke, ikasi dutenen artean, askok eta askok ez dutela ezertarako erabiltzen, ez dutelako horretarako inolako beharra ikusten, edota, ikusten badute ere, berdin die, eta erraztasun miragarri batekin erderara jotzen dute.

Nik, berriz, onartzen dut euskarak berak gutxieneko borondate bat eskatzen digula egunerokoan; noski, bestela ezinezko izango litzateke gure artean aritzea, denok dakigulako une orotan nahitaez erdaldun ozeano batean murgilduta bizi garela.

Dena dela, zailtasunak zailtasun, hizkuntza gure artean bizi dadin, motibazioa behar da, eta horretarako ezinbestean merezi dituen begirune eta maitasuna, zoritxarrez batzuei falta zaizkienak, nahiz eta usu beraiek kontrako adierazi nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.