Gaur egungo krisi ekonomikoaren testuinguruan, gure buruzagien onespen eta kolaborazioarekin, merkatu finantzarioek funtzio publikoa zorpetu eta legitimitatea kendu diote. Alde horretatik, Red Eléctrica Españolak (REE) berriro formulatu duen Tentsio Handiko Linea eta azpiegiturari onespena eman zaio.Azpiegitura horren burutzeak, Dicastillo eta Itsaso artekoak (120 km), Sakanako herri askori eragingo lioke. Baina ez dago ez benetako behar sozialik, ez momentuko eskualdeko energia elektrikoaren eskaerarik, ezta ingurumenean eta gizartean eragingo lukeen kostua justifikatzeko modurik ere. Orduan, zergatik eraikitzeko asmoa?
Espainiako Elektrika Sarea enpresak energia elektrikoaren banaketaren ia 100% monopolizatzen du. Enpresa horren egitekoa ezinbestekoa da, merkatu energetikoaren funtzionamendua ziurtatzeko eta negozioa zabaltzeko. Merkatu energetikoan, egunero kontsumituko den energia enkantean jartzen da. Merkatuari energia kantitate handiak denbora luzeagoan saltzea interesatzen zaio. Merkatuek, beraz, energia eskatzaile handiak (AHT) eta energia ekoizle handiak behar dituzte, horrek energia berriztagarrien ekoizpenaren aldeko sustapenari ez diolarik onurarik ekartzen. Modelo horretan energia nuklearra (Garoña) eta termikoa (Castejongo zentral termikoak) ezinbesteko bi zutabe dira negozioarentzat. Elektrika Sareak auto elektriko modelo berria aurkeztu du, eta hiri askotan kargatzeko puntuak jartzen hasi da.
Zuzendariari
Goi tentsioko lineak: negozioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu