Zuzendariari
Futbola eraginkortuz
Einsteinek esan omen zuen unibertsoa eta gizakion ergelkeria amaigabeak zirela baina azken honetaz baino ez zegoela ziur. Eta futbol partida bat ikustea besterik ez dago hori ikusteko. Noiz arte jasango ote ditugu epaileen hankasartze larriak? Noiz arte ote Ukrainari baliogabetutako gola edo Ramos espainiarrak kroaziar bati egindako penaltia bezalako bidegabekeriak? Gaur egun futbol zelaia angelu eta mangelu guztietatik hartzen duten kamera kopurua ikusita, gezurra dirudi kirol honen arduradunek neurririk hartu ez izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu