Feminismoa txarra da. Feminismoa eta matxismoa gauza bera dira. Eta biak txarrak. Eta nork eta nola egin du hainbesteren buruan sartzeko lana hain ongi? Berdintasunaren kontra dagoela inork ez du esango. Baina feminismoa txarra dela, bai. Eta hori esan ondoren, lasai gelditzen dira. Politika feministak txarrak direla esaten dute, baina berdintasunaren alde denok gaude, e.
Hiztegiek hara nola definitzen duten feminismoa: «Emakumeen eskubideak eta estatusa zabaldu eta sakontzea helburu duen teoria eta mugimendu soziopolitikoa. Feministen eta mugimendu feministen indarrak hainbat eskubideren aldarrikapenean jarri dira nagusiki, hezkuntza, lanpostu, jabego, seme-alaben zaintza eta botoa emateko eskubidea lortzeko ahaleginetan» (Harluxet). Feminismoa txarra dela dioenak berdintasuna ere txarra dela baieztatzen du. Matxistak dira. Matxismoa: «Gizonezkoak emakumezkoak baino gizarte-maila altuagoan jartzen dituen ideologia, emakumea baztertuta eta agintea gizonezkoen esku egotea dakarrena» (Harluxet).
Natasha Walterrek Muñecas vivientes. El regreso del sexismo liburuaren bukaeran idatzitakoa ekarri nahi nuke hona: «Duela 200 urte feministek adierazi zuten ametsa gurea da oraindik ere, egunen batean gizon eta emakumeok pareko bezala bizi eta elkar maitatu ahal izango dugun ametsa, askatasunean, tradizio zapaltzailearen mugarik gabe». Eta bai, feminista naiz. Eta ez naiz lotsatzen esateaz. Ona delako.
Zuzendariari
Feminismoa txarra da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu