Administrazioan Euskaraz-ek bere poztasuna adierazi nahi du Iruñeko Udalaren Euskararen Ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onartu delako.
Bigarren Xedapen Gehigarria berria da eta halaxe dio: «Iruñeko Udalaren eskumena den hizkuntza-paisaian euskarak eta gaztelaniak presentzia berbera izanen dute, eta, horrenbestez, edukia, tamaina eta kontrastea berberak izanen dira bi hizkuntzetan, plaken, seinaleen, kartelen eta hizkuntza-paisaiaren gainontzeko elementuen errotulazioan».
2012ko uztailaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean aldaketaren behin betiko onespena argitaratu zen eta dagoeneko indarrean dago. Beraz, euskara nolabait baztertuta uzten duten seinaleen aurkako tresna berria daukagu. Ea hiriaren irudia aldatzerik dugun!
ZUZENKETA: Lau aurpegi, lau ispilu erakusketa ez da egongo hilaren 10etik 20ra arte ikusgai, atzoko BERRIAk zioen bezala. 20an irekiko dute, eta 30ean itxi.
Zuzendariari
Euskararen ordenantzaren aldaketa, betiko onetsia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu