Zuzendariari
Euskaldun jaio nintzen...
BazuenFelipe Arrese Beitiak antza lanak koloreztatzen zizkion ezkutuko miraberik. Haurtxo bat zela, sakonean errotu izan zitzaizkion ama-hizkuntzak bere nortasunerako bizitzan izango zituen garrantziaren lehen sentimenduak. Laster nabaritu zuen berau ikasteko gaitasuna garatzen jarraitzeko halabeharrezko euskarria zela eta bigarren hizkuntza bat ikasteak errazten ziola. Zera ondorioztatu zuen orduan; herritarren gehiengoak hainbat hizkuntza menperatzea gizartearentzat onuragarria da, ezbairik gabe. Ehun bat urte geroago, hilkutxan bere erraiak jaten ibiliko da. Eta ez da gutxiagorako, berriki Europako herrialdeetan irakaskuntza ereduen inguruan egindako ikerketaren emaitzak entzunda. Ikerketak, besteak beste, zera adierazten du: populazioaren batez bestekoa kontuan hartuta, Espainia da bigarren hizkuntza bat menperatzen duten herritarren artean portzentaje kaskarrena duen herrialdea. Gure herrialdeko administrazio publikoak, bizkarra erakutsiz, gure lepotik barrez lehertzen ariko dira, helburua ikastetxeetan etorkin gehiengo bati bere ama-hizkuntzan jardun edo irakasgai batzuk izateko baliabideak jartzea izan beharko lukeela ulertzen bada. Jakina, etorkinak aipatzean arabieraz, errumanieraz, berberez, txineraz…. mintzatzen diren herritarrez hitz egiten arituko ginateke. Jarrai dezatela ondo sustraitua dagoen euskararen enborra lotsagabe astintzen, ondorioz olerkari haziekin betetzen jarraituko dute eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu