Zein meritu dauka gaur egun euskaraz hitz egiteak? Asko, gutxi...? Nik, pertsonaren araberakoa dela esango nuke. Hau da, jaiotzez euskalduna denarentzat eta euskaldun giroan bizi denarentzat, meritu gutxi da; azken finean, bere ama hizkuntza da eta euskaraz egitea ez zaio ia kostatzen, ezta? Aldiz, euskaldun berri bati, gainera euskaldun giroan bizi ez bada (eta lagunek arraro xamar ikusten badute), agian bai, ausarta deituko nioke. Esaten ari naizenak ez du esan nahi guztiek parte hartzen dutela euskara zabaltze prozesuan, baina, benetan, oinetakoak oinetan.
Eta nork hitz egingo dizue gai honetaz, euskaldun berri bat ez bada? Bada bai, euskaldun berria naiz, hamazazpi urterekin nahi nuelako ikasten hasi nintzena, elkarte, euskaltegi eta jai askotara joan naizena, tituluduna... baita euskaraz hitz egiten dudanean nerbioak dantzari ditudana ere, edo euskaldun zahar zorrotz batek nongotarra naizen galdetzen didanean gorriak ikusten ditudana.
Aitortu egin behar dut lagunekin, lankideekin, umeekin... eta batzuetan animaliekin ere, senperrenak ikusten ditudala.
Baina, benetan, kokoteraino nago. Benetan ausartu nahi dut esaten eskerrak eman behar dizkiedala pazientzia daukaten euskaldunei, ondo hitz egiten ez dugun arren esfortzua balioztatzen dutenei, nekez ulertzen ditugun arren haien artean onartzen gaituztenei... zuei esker, gu benetan euskal abizenik gabeko euskaldunak garelako.
Euskaldunak eta kito.
ZUZENDARIARI
Euskaldun baten aldarrikapena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu