Atzo irakurri nuen berri batek errealitate gordina islatu zidan begi bistan. D eredutik etorritako jendeak gaztelaniaz txarto idazten omen zuela zioen, akats anitz zituela eta erruz kostatzen zitzaiela.
Ez nintzen D ereduan aritu baina zinez esperientzia berezia da gaztelaniaz ezer idatzi gabe egotea. Ezer idatzi gabe horrek zortzi urteko etenbidea badu, rara avis. Baina hala gertatu zait. Azken zortzi urteetan ez dut deus idatzi gaztelaniaz, lagunentzako bospasei lerroko e-mailak salbu.
Irakasleentzako master batean hasi naiz berriro gaztelaniaz idazten. Hori izan da gaztelaniara erakarri nauen amu inozentea.
Non eta Bilbon, hezkuntza eleaniztunari buruzko master batean hasi behar kalbarioa…
Idazteko orduan sentitzen den plazera ez dut sentitzen gaztelaniaz dihardudanean. Badirudi beste norbaitek idatzi duela nik, dirudienez, tekleatutako testua. Zoko ilun-argi guztiei erreparatu, baina ni neu bakarrik nago gelan, eta horrek nolabaiteko artegatasuna sorrarazten dit.
Euskaraz idaztean, aldiz, nire sentitzen dut idatzitakoa. Plazera da. Ez dut beste inora begiratu behar, ni bainaiz gelan dagoen bakarra, ni eta nire sentitzen ditudan hitz eta egituren artean jostun jolasti.
Ea erdalfinak ere garatzen zaizkidan, txarto pasatuko dut, bestela.
Zuzendariari
Euskal finak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu