ZUZENDARIARI

Eta berdea zer?

Bilbo.
2016ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Urdina edo arrosa. Jaiotzen garenetik kolore bat edo bestea egokitzen zaigu. Neska izatekotan arrosa koloreko manta batean bilduko gaituzte; baina mutila bagara, manta urdina da.

Gaur egun, bikote edo pertsona batek ume bat izango duenean, mundu guztiak galdetzen duen lehenengo gauza, «neska, ala mutila izango da?» da.Guztiek erantzun beharko luketen gauza, hurrengoa izan beharko litzateke: «ez dakit, oraindik ez daki hitz egiten».

Jaioberrien sexua ikusita, generoarekin bat datorrela uste dugu, baina hori ez da beti horrela. Sexua eta generoa ezberdintzen jakin beharko genuke. Sexua fisikoa da, generoa buruan dagoen bitartean, era oso arrunt batean esanda. Horrekin batera esan nahi dudan kontua da, txikitan eman zaigun generoaren arabera hezten gaituztela.

Hazten garen gizon-emakume dogmaren barruan, ezaugarri batzuk inposatu dira, eta guk zintzo-zintzo betetzen ditugu. Alde batetik, emakumea menpeko, ahul, isil eta argal egon behar da. Baina ez hori bakarrik; negar egiten du edozein gauzagatik, sexu asko badu automatikoki emagaldutzat hartzen da, ez da masturbatzen, irribarre egin behar du «porque estás más guapa», ez du bere iritzia eman behar eta etxean gelditu behar da umeak zaintzen. Beste alde batetik, gizonak emakumeen ezaugarrien kontragoa izan behar dira. Aipagarria da, zerrendatu ditudan ezaugarriak askoz gehiago direla.

Gizon edo emakume bat ezaugarri horietatik ateratzen denean sortzen da arazoa, gizartearen begietara ezberdina delako. Ordea, nik beste kontu bat planteatzen dut: zer gertatuko litzateke,pertsona bat gizon-emakume sistema binariora egokitzen ez bada? Azken boladan, gero eta pertsona gehiago, genderqueer, gender non-binary, gender non-comforming eta bestelako terminoekin hasi da bere burua identifikatzen eta definitzen. Edo beste barik, ez diete euren buruari etiketarik jarri nahi.

Historia osoan zahar, gizon-emakumeen definizio unibertsalen menpe bizi izan gara, baina hainbat pertsonek definizio eta idealekin apurtu dute, eta generoa erlatiboa dela erakutsi digute.

Beraz, ume bat jaiotzen denean, zergatik ez dugu berdez janzten?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.