ZUZENDARIARI

Esker ona uhinengatik

Gasteiz.
2017ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Gezurra ari zuela, lantalde eskuzabal bati esker, BERRIA jasotzen hasi ginen,baita zurekin solasaldia izateko opari ederra. Egunak joan egunak etorri, oraindik arraro egiten zait egunero irekitzen zenigun leihotik ez begiratzea. Urte askotan zirrikitu horretatik sartutako haizeak etengabeko ekarpena egin digu: pentsaera sortzailea, umeekiko miresmena, hitzekin jostatzeko grina, kontzientziaren beharra...

Leihoa egun batetik bestera itxi bazen ere, jasotakoak gure baitan dirau. Esate baterako, gogoan daukat Szymborskak egunero galdera berriak ez egiteagatik zeukan kezkaren berri eman zenuela behin; edo beste batean, Humboldten hausnarketa aipatuta jakin genuela hitz bakoitzak dituen esanahi ezberdinak «ur-uhinak bezala hizkuntzaren ur-azal osoan zabaltzen direla», zuk adierazi bezala, «hizkuntzaren ugaritasuna eta bizipoza barreiatzen hara eta hona».

Bada, han eta hemen geldituko dira ongi gordeta galdera berriak egiteko eskaini dizkiguzun iradokizun kontaezinak. Eskerrik asko bihotzez, Anjel Lertxundi, hitz besteren bidez zabaldutako uhin guzti-guztiengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.