Zuzendariari
Ekonomia planifikatuaren alde
Ni ez naiz marxista, baina historian zehar ekonomia planifikatuaren esperimentuarekin marxistak izan dira ibili direnak, katolikorik ez da egon esperimentu politiko horietan eta pena handia da niretzat, baina ezinezkoa izan da orain arte katolikoen eskandaluengatik. Ni katolikoa naiz eta ez dut Eliza abandonatzen eskandaluengatik, baina eskubidea dut nire iritzi politikoak edukitzeko, eta aitortu behar dut kapitalismoak leporaino naukala, eta alternatiben bila aritzen naiz nire artean eta bata, eskarmentu historikoa aintzat hartuta eta estudiatua, ekonomia planifikatua da, ez dena, ez horixe, deabruaren makinazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu