Aralarreko zuzendaritzak kontuak eskatu dizkio Ezenarro, Erostarbe eta Basaberi bake ponentziaren alde egitearren, han, denek esandakoa eztabaidatu ahal izango dela dio, eta bortizkeriaren ondorioei eman beharreko aterabideak jorratuko direla. Halako zerbait EAk eta UPDk ezik beste guztiek onartzea ez al da urrats ezeztaezina? Noski, abertzale espainolek ETA desagertzeko balio behar duela esango dute parte hartzeko. Hala da beti akordioen lehen urratsetan. Beti.
Zuzendaritzak esaten zien aldaketarik ezin zela izan ponentziaren proposamenean…, baina hori ez litzateke proposamena, inposizioa baizik.
Kontuan hartzekoa da ere hauteskundeak arte ez dela egongo osorik Parlamentua, eta, hori hala izan arte, badago ponentzia hau baino hobeagorik lortzerik? Ez litzateke PPko zein PSE-EEko muturrenetakoen jarrera malgutzeko bide aproposa hain ikuspuntu anitzetatik entzundakoa eta haren oihartzuna, elkarrekin batzartzearen ekintza soilak ez luke errezago egingo tabuen gainditzea?
Eta, beraz, zuzendaritzaren jarrera hori ez al da Amaiurreko muturrekoenen egoerari egindako alferrikako besarkada, gehienez mespretxuz «jasango» duten keinua? Amaiurrekin osorik dagoenean erkidegoko biztanleen ordezkapena ez genuke izango bidearen parteren bat gehiago eginda, ez al da kontua denbora, erritmoa, bakoitzaren egoari bidea erraztea?
Zuzendariari
Egoen erritmoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu